XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina ez naiz gehiago akordatu.
Eta apur bat lotsatu naiz.
Eta andereño Joxepak esan du:
Eta txalo egin du, eta gero baita Jon, Miren, Ainhoa, Edurne eta Iñigok ere.
Eta ikastolan galdetu dit:
Eta nik erantzun diot:
Gero ikastolan Anbotoko Mariren istorioa kontatu digu.
Mari hura oso polita izango zen:
Eta gero autobusean andereño Joxepak esan dit:
Eta nik uste dut badakidala zergatik esan duen hori.
Lehenago ere esan dut ikastola gustatzen zaidala.
Horregatik gero penaz egoten naiz etxera joateko.
Baina gaur, autobusean, eskolan baino hobeto pasa dugu.
Beno, autobusean eta patroletan.
Gaur arratsaldean autobusa beti bezala etorri da eta ni Iñigoren ondoan eseri naiz.
Eta esan diot etxean Ulegorri eta Mutile dauzkagula.
Eta berak esan dit:
Eta nik esan diot
Eta orduan berak galdetu dit:
Baina nik ez nekien eta asmatu egin dut ba:
Gero esan diot Ulegorrik aitari
Eta aitak mihia pasatzen dit.
Baina laster isildu egin naiz.
Justu autobusa gelditu denean.
Nik ertzainak ikusi ditut eta Iñigori esan diot.
Gero txoferra jaitsi da eta ertzainek globo bat eman diote,
Eta aurreko haurrek ere esan dute globo bat nahi dutela, eta guk ere bai nahi genuen, ze guri ere gustatzen zaizkigu, baina andereño Joxepak aurpegia serioa jarri du, haserretzen denean bezala.
Eta txoferra ere haserre zegoen,
Eta aurreko haurrek esan dute ertzainek globoari begiratu eta esan diotela:
Eta guk ere korrika egin nahi genuen, baina andereño Joxepak aurpegi seriogoa jarri du, eta esan du:
Gero ertzainek hartu dute irrati bat, pelikuletan bezala, eta oso-oso azkar etorri dira beste patrol bi.
Orduan denok jaitsi gara, eta txoferra oso haserre ikusi dugu, kafeterak kafea egiten duenean bezala, txuf-txuf.
Eta esan digute patroletara igotzeko, eta txoferra beraiekin geratuko dela.
Patrolak oso politak dira.
Eta Iñigok esan die ertzainei sirena jotzeko.
Baina ez dute jo.
Bakarrik batek deitu du irratiarekin, eta andereño Joxepak esan dio egia dela txoferrak ez duela tabernatik alde egiten.
Eta gero andereñoak esan du ez dakiela bihar ikastolara etorriko garen ala ez.
Herrira iritsi garenean, ama ikusi dut.
Eta bera eta ama guztiak berbetan hasi dira:
Baina andereño Joxepak esan du txoferra apur bat
Eta ama ere haserretu egin da.
Baina ez zen goizeko haserrea, ze eman dit musu bat eta oso zarata haundia atera du.
Gero Conanen marrazkiak ikusten utzi dit.
Eta ni txoferraz akordatu naiz eta pentsatu dut: